Active filters

Natura eta miaketa

Ongi etorri naturako jostailuen eta esplorazioaren sailera. 

Jostailu zoragarri hauek aurkezten dizkizuegu, gure txikiek natura betean jolasteko eta inguratzen gaituen mundua esploratzeko aukera izan dezaten, bai barrualdean, bai kanpoaldean. Adibidez, itsasoko dragoia jostailuarekin, arraintxo txikiak hazten ikusi ahal izateko joko liluragarria gure txikiek bizitzaren garapenaz eta animaliekiko tratuak eskatzen duen erantzukizunaz gozatu ahal izango dute. Bestalde, natura sakonki esploratzea maite dutenentzat, mikroskopio eramangarria bezalako jostailuak ditugu, intsektuei inolako eragozpenik sortu gabe behatzeko aukera emango digutenak, edo ausartenentzat kanpin-denda bat, kotoizko lona kordoiduna dakarrena, nahi duzun lekura eraman ahal izateko. 

Atal honetan, halaber, esplorazio-jolasak aurkituko ditugu, haurrek munduari buruz eta nola funtzionatzen duen jakiteko. Hemen, eguzki-energiarekin eraiki behar ditugun robotak ditugu, set arkeologikoak... aurkitu ditzakegu. Tornado erraldoiak sortzeko aukera emango diguten eskulanak ere!!! 

Ez ahaztu adin guztientzako jolasak aurkituko dituzula atal sinestezin honetan, naturarekin gehiago lotzeaz gain, garapen kognitiboa ere sustatzen baitute jakin-mina piztean eta haurrek behatzen, aztertzen eta erabakiak hartzen ikasten baitute. 

Zatoz Gasteizko gure denda fisikoetara edo egizu zure eskaera web orriaren bidez. 

Zure zain gaude!