- New
Bidalketa doan 59€-tik aurrera
0
0
0
KILI KILI ipuin jostagarriak 4-6 urte bitarteko haurrentzako koadernoak dira. Jolaserako ipuinak dira, edo, beste era batera esanda, ipuin baten harian giroturiko jolas eta denbora-pasak.
Koaderno honek Xagu eta Katu ditu protagonistak. Xagu baserri eder batera iritsi da bizileku baten bila, baina etxeko katua izango du aurrez aurre, beti zelatan eta harrapatu nahian.
Orriz orri, haurra bi pertsonaien ika-mikaren lekuko izango da, eta, horrekin batera, testuinguru bakoitzean jolasak eta zereginak izango ditu: marraztu, koloreztatu, moztu eta itsatsi, bilatu...
Ohiko ariketa-koadernotik haratago, haurrak istorioa marrazteko eta osatzeko aukera izango du, abenturaren protagonista bihurtuz.
Osagarri modura, hainbat kantu eta bertso entzutea proposatzen da QR kodeen bitartez.
También podría interesarle