

Liburuak zabalkunderako alderdiak lantzen ditu, literatura narraziotik.
Pertsonaiak ondo karakterizatuta daude, eta, hori dela eta, irakurlea hurbildu egiten da horietara.
Testuak umorea eta ironia ditu oinarri.
Hartz hibernaziotik behar baino lehenago itzartu da, bere koban jatekoa lapurtu dion arrotza sartu baita. Erabaki du ez duela lo gehiagorik egingo, eta elur panpina egiten saiatuko dela. Kanpoan Untxi ezagutu du, umore txarreko pertsonaia bat; Untxi saiatuko da Hartz engainatzen (bera izan da lapurra), eta jeloskor jarriko da panpinagatik. Otso bat agertuko da, eta, hori dela eta, Untxi konturatuko da Hartz lagun izatea bikaina dela: otsoa urruntzen du, ez du inolako gorrotorik berarekin nahiz eta oso txarto portatu izan, eta elkarrekin hainbat gauza egin ditzakete. Horrela hasiko da bildumako bi pertsonaia nagusi horien arteko adiskidetasuna.
Liburuak zabalkunderako alderdiak lantzen ditu, literatura narraziotik.
Pertsonaiak ondo karakterizatuta daude, eta, hori dela eta, irakurlea hurbildu egiten da horietara.
Testuak umorea eta ironia ditu oinarri.
Irudi adierazgarri eta dinamikoak, umore inplizitua ulertzeko bide ematen dutenak.
Argitaletxea: Ibaizabal
Idazlea: Julian Gough
Ilustratzaile: Jim Field
Bilduma: Hartz eta untxi
Urtea: 2016
Orrialde: 112
Formatua: 13x18cm.
Adina: 6 urtetik aurrera
Hizkuntza: Euskera batua